Ostatua

• Berokuntza orokorra eta logeletan berokuntza.

• TV-a, DVD-a eta tximinia egongelan.

• Sukaldea bezeroen erabilpenerako.

• Liburutegia / Mahai jokoak.

• Internetera sarbidea. Wifi konexioa.

• Terraza solariuma.

• Jolas gunea - berdegunea.

• Aparkalekua.

Zerbitzuak eta erosotasunak

Baserri kanpoan gune berde eta lorategi bat duen terraza eguzkitzu batez gozatu ahal da, hego-mendebalde orientatua. Gosaria, askaria edo gure ehun urtetik gorako haritza kontenplatuz soilik hizketan egoteko mahai handi bat era badu.

Exteriores

Exteriores 2

Gosaria guneak 7 mahai ditu, bat gela bakoitzeko, gosaria zerbitzatzeko, eta abar. Gure txokoen ohiko diseinua mantentzen saiatzen da.

Comedor

Otorduetarako estalpea 10 pertsonentzako kapazitatearekin, familiarteko afari batez gozatzeko leku aproposa da.

Cenador

Sukaldea, guztiz hornitua, bitrozeramika, labea, mikrouhin-labea, plater-ikuzgailua, kafe-makina eta gailu guztiak ditu euren gosariak, janariak edo afariak prestatu nahi duten bisitarientzako, gure sukade eskubide zerbitzua erabiliz./p>

Cocina

Sukaldearen eta gosari gunearen alboan, egongela kokatzen da, oso egokia bazkalondorako, tximiniaren ondoan.

Saloncito

Exteriores 3

Logelak

Arrizurieta landetxeak bezeroentzako, apartamentu 1 du beheko atzekaldean eta 6 logela dauz bere goiko pisuan bikoitzak bere bainugelarekin. Logeleetako beheko solairuan, hostalarien mesedetarako, sukaldea, jantoki-egongela eta komuna ere dagoz.

Logela zabalak, bakoitza desbardina eta bereziki apainduak, 13 eta 18 metro karratuko tamaina artekoak dira. Guztiek dauke ezaugarri berezi bat, Bermeoko toki bitxiren baten izena hartzen dabela hain zuzen, leku-izenak edo toponimikoak: Almike, Gaztelugatxe, Izaro, Akatz, Aritxatxu, Matxitxako y Mañu.

Euretariko bi terrazaz hornituta dagoz eta beste bat balkoiaz, bertatik, paisaia desbardinak ikusten diralarik baita euretariko 4tik Kantauri itsaso apur bat eguraldiak beta emoten dauanean ere.


Mañu

Habitación Mañu

Txoritoki baten kokatuta, hego-ekialderantz kokatuta, ia egun osoan eguzkitan dagoen terraza batez hornituta dago, bere ohea 160x200 cmko tamainakoa da, latex-ko koltxoia eta y burko biskolastikoaz osotua. Gure auzoaren izen berezia hartzen dau.

Akatz

Habitación Akatz

Iparrarantz gidatua inguruko baserrien pasaia hartzen dau, Mañuko landak baita, itsasoa egun argietan. Bere ohea, 1,50 cm-takoa, koltxoi eta burko biskolastikoz jantzita dago baina logelak dekorazio gaztea eta hausarta proposatzen du. Gela honek ohe gehigarria har dezake

Izaro

Habitación Izaro

Ondoan dituen Akatz eta Gaztelugatxeren antzera, iparrerantz kokatuta dago eta ikuspegi ederrak izaten dauz begibistan. Ohe zendoa dago bertan 180x200 cm-takoa koltxoi eta burko biskolastikoz hornituta hau ere itsas giroan apainduta .

Matxitxako

Habitación Matxitxako

Bizkaiko itsasargia dogu hau, beste txoritokiaren babesean ipar-mendebalderatz. Terraza eguzkitsua bertan, ta 1,60-ko ohea. Ohe gehigarria dogu hamen, sofa eran jarrita hirugarren pertsonarik ez dagoenetan, Egun argietan Kantauri itsasoaren zati txikitxu bat ikuskatu daiteke bere lehiotik.

Gaztelugatxe

Habitación Gaztelugatxe

Lur koloreez osatua; Gaztelugatxe logelak 1.80x2m tako ohe bat du, latexdun koltxoia eta kuxin biskolastikoduna. Hala ere 0.9m-ko ohe bitan banatu daiteke. Iparrera orientatua, inguruko logelak bezala, naturara begira dago. Bere neurria eta bereizgarritasuna dela eta etxeko “suite”-a izan daiteken arren normalean logela familiar moduan erabiltzen dugu.

Almike

Habitación Almike

Hego ekialde xamurraren parean,160x200 cm-tako ohea dau jaun ta jabe, latex-ko koltxoi gozoagaz atonduta eta basoetxearen apainketa tipikoaz jantzirik.

Aritxatxu Apartamentua

Habitación Aritxatxu

Harrizko ormek babeslekuaren tankera emoten deutsoe gelari. Bertan dagoen oheak 1,80 X 1,80 m-takoa látex-ko koltxoiaz ta burko biskolastikoez, beste ohe bat nahiz birentzako tokia izten dau, ohe gehigarri honexek 0,90 X 2,00 m-takoak diralarik. Euretariko batek sofa itxura hartzen dau eta idazmahaiagaz batera, bezeroaren mesedetan jarrita egoten da maiz.


Espacio si humo